XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Autonomi Elkarteko 18 urtez gorako biztanleok, 4 urtetik behin, Legebiltzarrean ordezkatuko gaituzten 75 diputatuak hautatzen ditugu.

Beren betekizun nagusiak, gure legeak egin eta onartzea, Euskadiko lehendakaria hautatzea eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzak kontrolatzea dira.

Legebiltzarrak Gasteizen du bere egoitza.

Eusko Jaurlaritza, Legebiltzarrak hautatu eta Erregeak Izendatutako lehendakari batek eta honek hautatutako kontseilari batzuk osatzen dute.

Bere betekizunak, euskal administrazioa zuzentzea, eta Legebiltzarrean eginiko legeak betetzea dira.

Honek ere Gasteizen du bere egoitza.

Batzarre Nagusiak, 4 urtetik behin hautatutako udalen ordezkariz eratuta daude.

Hemen hartutako autogobernua lortzeko beharrezkoak diren zergak biltzeaz ere arduratzen dira.

Beste Elkarteetan gertatzen den bezala, Euskal Autonomi Elkartean ere badago Gobernu Ordezkaritza.

Bere betekizun nagusiak, gure Elkartean estatuaren administrazioa zuzentzea, eta autonomi gobernuaren organoek espainiar Konstituzioa errespeta dezaten zaintzea dira.